Iurdan Martitegi

Habanako akordioen ibilbide trajikoa

Acuerdo Paz La Habana
Iurdan Martitegi Lizaso

Aurreko artikuluari segida emanez, fokua pixka bat ireki eta La Habanan sinatutako akordioa eta egungo errealitatea azalduko ditut. Ahaleginduko naiz media nagusienetan oihartzun askorik ez duen aldearen ikuspuntutik gaurko egoera deskribatzen; noski, inongo objetibotasun asmorik gabe. 

Zergatik daukate preso Jesús Santrich gerrilaria?

Jesus Santrich
Iurdan Martitegi Lizaso

Isolamenduko 26. ziega da berea. Bogotako segurtasun handiko La Picota espetxean. Leber sindromearen ondorioz duela hamar urtetik itsua izateaz gain, diabetesa du. Hala ere, erabateko bakardadean isolaturik dute. Bi margolari greziarren izena du jaiotzez, Seuxis Paucias Hernández Solarte, nahiz eta ezagunagoa den gerrillan guda ezizen bezala erabili zuenagatik, Jesús Santrich.